Aurkezpena

Irabazi-asmorik gabeko elkartea gara. Bazkide izaten ahal dira jubilatuak, horien emazteak eta senarrak, pentsionistak eta alargunak. 1986an sortu zen Arkupeak, eta horretarako lan asko egin zuten sentsibilitate eta ardura handiko pertsonek, adinekoen arloko behar eta hutsuneak ikusten zituztenek.

Azken orduko oharrak

1.- Egun bateko bidaiarako izena eman duenari, irteerara ez bada azaltzen aurretik abisatu gabe, ez zaio dirurik itzuliko.
2.- Bazkideren batek bidaietan laguntza behar badu, komeni da lagun batekin joatea. Ez da beharrezkoa bazkide edo jubilatua izatea.

Zuzendaritza batzordearen osaera
LEHENDAKARIA JOSE LUIS LEGARRA IRIARTE
LEHENDAKARIORDEA ROSA MARIA VERTIZ IRIARTE
IDAZKARIA PABLO IRASTORZA UGALDEBERE
IDAZKARI ORDEA JUAN ISAAC ALZUGARAI MARTIARENA
DIRUZAINA GEMA GAMIO LARRABURU
BATZORDEKIDEAK MARIA ROSA MENDIBURU GUILLENEA
LOURDES ERVITI CABALLERO
PAKITA MIKELARENA SARRATEA
MARITXU TELLETXEA SAGASETA
 BATZORDEKIDEA (ORDEZKOA) FERMIN AZPIROZ MARTINICORENA

HELBURUAK

Gure xedeak

Helburuak estatutuetan ezarrita daude. Laburtuz erraten ahal da zahartzaro aktiboa lortu nahi dela, eta eremu hauek lantzen dira:
Prestakuntza eremua: Ikastaroak, tailerrak, hitzaldiak, lehiaketak …
Eremu aktiboa: Ariketa fisikoak, bidaiak, mendiko ibilaldiak …
Produkzio eremua: Ospakizunak, omenaldiak …
Hori dena autonomia pertsonala, parte-hartze eta harreman sozialak, eta elkartasuna sustatzeko bidea da. Bakardadea ere saihesten da.
Elkartea irekia dago beharretan lagundu eta aholkuak emateko.
Aldi berean erakundeekin elkarlana ere egiten du.

Gure filosofia
Formakuntza, gizarte-harremanak etab. handitzeak ez dauka adin mugarik
Arkupeak estatutuak
Jaitsi estatutuak
Arkupeak 30 urteko historioa
(Mª Isabel Ostolaza)

LIBURUA

Arkupeak elkartearen liburua Fernando Etxeberriak idatzia